Azken 24 orduetan bi positibo berri antzeman dituzte Lea-Artibain
Aulestin eta Lekeition positibo bana erregistratu dituzte. Gainerako herrietan, nahiz eta asteburuan positibo asko antzeman, atzo [irailak 7] ez zuten positibo berririk erregistratu. Araban 27 positibo antzeman dituzte, 216 Bizkaian eta 146 Gipuzkoan.
Asteburuan 34 positibo antzeman eta gero, atzo [irailak 7] COVID-19agaz kutsatutako bi positibo berri erregistratu zituzten Lea-Artibain. Zehatz esateko, Aulestin eta Lekeition antzeman dituzte kasu berriak, bana bakoitzean.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 7] 6.836 PCR proba egin zituzten. Horietatik guztietatik 397 positibo antzeman zituzten (%5,08). Araban 27 positibo antzeman dituzte, 216 Bizkaian eta 146 Gipuzkoan. Eta beste 8 kasu berri EAEn bizi ez diren herritarren artean erregistratu dituzte.
Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 241 (domekan baino 39 gutxiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 50 daude ZIUn (domekan baino 1 gehiago). Atzo [irailak 7], 32 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,98an kokatu da.