Azken agurra eman diote Alberto Sololuzeri, Xemeingo parrokian
Zaldibarko lur jausia gertatu eta zazpi hilabetera agurtu dute markina-xemeingo bizilaguna. Elizkizuna 18:00etan izan da. Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du.
Zaldibarko lur jausia gertatu eta zazpi hilabetera azken agurra eman diote Alberto Sololuzeri senide, lagun eta herritarrek. Xemeingo parrokian egin diote hileta elizkizuna, 18:00etan, intimitatean.
Abuztuaren 19an baieztatu zuten Zabortegian aurkitutako gorpuzkinak Sololuzerenak zirela. Joaquin Beltranek, baina, desagertuta jarraitzen du. Joan den asteko domekan [irailak 6], hondamendia gertatu zela zazpi hilabete betetzen zirela eta, erantzukizunak exijitzeko elkarretaratzeak egin ziren zabortegiaren inguruko herrietan eta Etxebarrian.