14 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
Markina-Xemeinen erregistratu dituzte 7 positibo berri, eta Lekeition 5. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 7] 9.906 PCR proba egin zituzten. Horietatik guztietatik 661 positibo antzeman zituzten (%6,67). Bizkaia da positibo gehienak erregistratu diren lurraldea (312).
Atzo [irailak 8] COVID-19agaz kutsatutako 14 positibo berri erregistratu zituzten Lea-Artibain. Zehatz esateko, Etxebarrian (1), Lekeition (5), Markina-Xemeinen (7) eta Ondarroan (1) antzeman dituzte kasu berriak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 7] 9.906 PCR proba egin zituzten. Horietatik guztietatik 661 positibo antzeman zituzten (%6,67). Araban 97 positibo antzeman dituzte, 312 Bizkaian eta 240 Gipuzkoan. Eta beste 52 kasu berri EAEn bizi ez diren herritarren artean erregistratu dituzte.
Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 247 (astelehenean baino 6 gehiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 52 daude ZIUn (astelehenean baino 2 gehiago). Atzo [irailak 8], 53 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 1,02n kokatu da.
Bestalde, abuztuaren 31tik irailaren 6ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, COVID-19a dela eta hiru lurraldeetan 31 hildako egon direla jakitera eman du Jaurlaritzak.