Carmen Gisasola epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean
Oscar Abad eta Jose Ramon Martinezek esandakoan oinarritzen da akusazioa. Parte hartzea ukatu dute hiru akusatuek.
Carmen Gisasola markina-xemeindarraren eta Oscar Abad eta Jose Ramon Martinezen kontrako epaiketa hasi zen atzo [irailak 8] Espainiako Auzitegi Nazionalean. Orain dela 30 urte polizia nazional bat hil zen Galdakaoko atentatuan parte hartzea leporatzen diete.
Fiskaltzak 30 urteko zigorra eskatzen die, baina hiru akusatuek parte hartzea ukatu dute. Abadek eta Martinezek fiskaltzaren galderak ere erantzun zituzten epaiketaren lehen saioan, baina Gisasolak bere abokatuaren galderak besterik ez zituen erantzun.
Martinezek eta Abadek esandakoan oinarritzen da akusazioa, baina adierazpen horiek manipulatzea egotzi diote biek poliziari.
Kartzelan 24 urte bete ostean, 2014tik dago aske Carmen Gisasola. Nanclaresko bidearen sustatzaileetako bat izan zen.