Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Astelehenetik aurrera erosi ahalko dira Bizkaiko kultura bonuak

Bonuak 2021eko maiatzaren 21era arte erosi ahalko dira; gastatzeko epea maiatzaren 31ra artekoa da. Internetez edota Kutxabankeko orotariko kutxazainetan erosi ahal dira.

Kultur arloko talde eta norbanakoak eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Kutxabankeko ordezkariak, aurkezpenean. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/09/10

Kulturaren kontsumoa sustatzeko helburuagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Aurrera Kultura Bonua abiarazi du. «Bonuaren bitartez lortzen duguna da herritarrei kultura arloko produktuak eta ikuskizunak ordaintzerakoan deskontuak eskaintzea», esan zuen Lore Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak egitasmoaren aurkezpenean. Bonuak astelehenean jarriko dituzte salgai, Kutxabanken webgunean edota orotariko kutxazainetan erosi ahalko dira. Bonuak erosteko moduan dago, hain zuzen ere, berritasunetako bat: aurreko urteetan ez modura, aurten Internet bidez ere erosi ahal dira.

Bi bonu mota egongo dira aukeran: 25 eurokoa (euskarazkoak ez diren edozein produktu erosi edo kontsumitzeko) eta 15 eurokoa (euskarazko produktuentzako). Biek ala biek 40 euroko balioa edukiko dute erosketa egiterakoan.

  • A motako bonua (25 euro). Edozein motatako kultura produktuetarako (B motako bonuagaz erosi daitezkeen produktuak eta zerbitzuak izan ezik). Adibidez, gaztelaniazko kultur produktuak edo ikuskizunetarako sarrerak.
  • B motako bonua (15 euro). Euskarazko kultur produktuentzat: liburuak, musika, filmak, dokumentalak, jokoak, bideojokoak, museoak, zinema, antzerkia, dantza, kontzertuak eta musikalak, eta Bizkaiko tokiko hedabideetarako harpidetzak.

Lankidetzaren premia. Kultur sektoreak krisia gainditzeko, lankidetzaren premia mahairatu zuen Bilbaok. «Oinarri-oinarrizkoa da guztion lankidetza, erakundeena, zalantza barik, baina baita ere herritarrona eta sektorearena berarena ere. Denaren gainetik, kulturak birizik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu kultura kontsumitzea».

Bonuak 2021eko maiatzaren 24ra arte erosi ahal izango dira, eta bakarrik programari atxikitako establezimenduetan erabili ahalko dira, irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean. «Bonuak erabiltzeko epea amaitu eta gero erosleei ez zaie dirurik itzuliko erosi eta erabili ez dituzten bonuengatik», argitu dute aldundiko ordezkariek. Horrez gain, kontsumitzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko lau bonu erosi ahalko dituela gaineratu dute.

Establezimenduak. Bonuak non erabili ahal diren jakiteko, aldundiak eta Kutxabankek kanpainagaz bat egin duten establezimenduen zerrenda eskuragarri jarri dute Interneten; kontsultak establezimenduka edo herrika egin ahal dira.

Gainera, bonuen inguruan sortu ahal diren zalantzak argitzeko, herritarrek 94-400 28 44 telefono zenbakira deitu dezakete, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.

HITZAren harpidetza ordaintzeko. Orain arte ez modura, aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak aterako dituen kultur bonuak tokian tokiko hedabideetako urteko harpidetzak ordaintzeko erabili ahalko dira. Beraz, harpidedun direnak horretaz baliatu ahal dira. Eta aukera aprobetxatuta, harpidetza egiteko ere aukera paregabea da.

Hitzaren urteko harpidetzak 77 euro balio dituela kontuan hartuta, bonu bat erabilita, 2021eko harpidetza 52 eurotan lortu ahal da (40 euroko erosmen ahalmena daukan 15 euroko bonua+37 euro).

Hitzak, baina, HITZAkide egiteko aukera ere eskaintzen du. Aukera horrek egunkaria PDF formatuan deskargatzeko eta zozketetan parte hartzeko aukerak eskaintzen ditu. Soilik HITZAkide egiteak 50 euro balio dituenez, bonua erabilita, prezio erdian geratuko litzateke: 40 euro 15 euroko bonua erabilita ordainduko lirateke, eta herritarrak 10 euro gehiago ordaindu beharko lituzke.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.