Azken 24 orduetan 15 positibo berri erregistratu dituzte eskualdean
Gehienak Ondarroan antzeman dituzte (8). Lekeition, Amoroton, Aulestin eta Markina-Xemeinen erregistratu dituzte gainerakoak. Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 233 (martitzenean baino 14 gutxiago) pertsona daude ospitaleratuta. R0 1,04n kokatu da.
Atzo [irailak 9] COVID-19agaz kutsatutako 15 positibo berri erregistratu zituzten Lea-Artibain. Zehatz esateko, Ondarroan (8), Lekeition (4), Markina-Xemeinen (1), Amoroton (1) eta Aulestin (1) antzeman dituzte kasu berriak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 9] 8.389 PCR proba egin zituzten. Horietatik guztietatik 635 positibo antzeman zituzten (%7,56). Araban 97 positibo antzeman dituzte, 342 Bizkaian eta 174 Gipuzkoan. Eta beste 22 kasu berri EAEn bizi ez diren herritarren artean erregistratu dituzte.
Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 233 (martitzenean baino 14 gutxiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 55 daude ZIUn (martitzenean baino 3 gehiago). Atzo [irailak 9], 55 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 1,04n kokatu da.
Zaldibarko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean kasu positibo batzuk detektatu direnez, irakasleei PCR probak egiten ari dira, Galdakao-Usansoloko ospitalean. “Emaitzen arabera hartu beharreko neurriak zehaztuko dira. Oraingoz, ikerketa epidemiologikoaren lehenengo ondorioak ikusita, eskolatik kanpo kutsatu zirela ondoriozta daiteke”.