Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Grebagaz bat egin eta "eskola presentzialak gelditzea" exijitzen die IAk agintariei

Instituzio eta agintari politikoen kudeaketa "negargarria" izaten ari dela salatu dute. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko ikasleriari hilaren 15ean greba egiteko eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diote.

IAko kideak, grebara deitzeko agerraldia egiten. Argazkia: IA.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/09/10

Joan den ikasturteko testuinguru orokorra, funtsean, ez da aldatu IAren ustez: “Ikasturte honen hasieran ere ezjakintasuna eta ezegonkortasuna nagusitu dira berriro. Ezer gutxi genekien ikasturte hasieraz duela aste batzuk, eta honen hasiera bera aldatzen ere ahalegindu dira, neurri eta protokolo faltagatik”. Instituzio eta agintari politikoen kudeaketa “negargarria” izaten ari dela salatu dute.

Errealitate horren aurrean, eta “osasun baldintza egokiak” bermatu arte “eskola presentzialak gelditzea” exijitzen die IAk agintariei. Eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko ikasleria hilaren 15ean greba egitera eta mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. “Helburuak lortzeko beharrezkoa izango da datorren martitzenean [irailak 15] ikasgela guztiak hustu eta kaleak betetzea”. Horren harira, gogorarazi dute Bilboko manifestazioa 11:00etan aterako dela, Sarrikotik; manifestarien artean bi metroko segurtasun tartea gordeko dela esan dute. Hara joateko, gainera, autobusak aterako dira Ondarroatik eta Lekeitiotik, 09:30ean (autobus geltokietatik aterako dira autobusak). Gernika-Lumotik, ostera, trenean joateko dei egin dute; o9:30ean erdiko tren gertokian batzeko deia egin dute.

Protokoloak ere ez direla egokienak diote. “Iruditzen zaigu milaka ikasle ikastetxeetako gela itxietan egunero ordu luzez egotea ez dela maskarillekin eta aireztatzearekin konpontzen”. Eta horren ondorioak ikasle eta familia txiroek ordaindu beharko dituztela gaineratu dute. “Baliabide gutxien dutenak ordainduko dute. Ezin dugu onartu boterea duen gutxiengoaren interes ekonomikoengatik langile klase osoaren bizi baldintzekin horrela jolastea. Horregatik ikusten dugu beharrezkoa ikasturte hasierako greba hau”.

Pandemiaren hasieran bezalaxe, mezu argia plazaratu du IAk hezkuntzako helburuei dagokionez: “Hezkuntzaren gaineko langile kontrola, doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izan dadin”. Hori lortzeko bidean, ikasturte amaierako dinamikari jarraipena emanez, beharrezkoa ikusi du hainbat neurri eta horien berehalako aplikazioa exijitzea:

  1. Ikasle langileek hezkuntzara sarbidea izan dezaten bermatzea.
  2. Ikasketa modalitate telematikoak sortutako zailtasun akademikoek ikasleen ikasketa prozesua ez oztopatzea.
  3. Lan politikoa eta militantea egiteko eskubidea (biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, besteak beste) bermatzea.

“Normalitatera” bueltatzearen atzean interes ekonomikoak daudela diote. “Langileriak ekoizten jarraitu dezan, ikasleok ikastetxeetara itzultzea behar dute. Horrez gain, ikasle langileok etorkizuneko lan indarra izateko formazioa jasotzen jarraitzea nahi dute”. Oro har, agintarien kudeaketa “negargarria” ari dela izaten diote: “Begibistakoa da gure osasunarekin jolasten ari direla”.

Egoerari eusteko eskaera batzuk “hankamotz” geratzen direla uste dute, eta, ikasle langileen osasuna eta interesak babesteko “hezkuntzaren gaineko langile kontrola” dute oinarrizko baldintzatzat. Dena dela, osasuna bermatuko duten gutxieneko neurri batzuk exijitzea eta ezartzea ere beharrezkoa dela deritzote, “beti ere, kontuan hartuta erroko arazoa ez dela instituzio burgesen kudeaketa penagarrira mugatzen, baizik eta hezkuntza sistema kapitalistak ikasle langileon osasuna eta interesak ziurtatzeko dituen ezintasun objektiboetara”.

Konfinamenduarekin batera hezkuntza-prozesuan txertatu ziren elementu asko eta asko geratzen etorri direla diote, eskola telematikoak, esaterako. “Hezkuntzaren digitalizazio prozesuaren aurrean aurkitzen gara, zeinetan Google eta Huawei bezalako enpresa pribatuek ikasleon ikasketa prozesuaren eta informazioaren gaineko gero eta kontrol handiagoa duten”.

Langileen osasuna bermatuko duen hezkuntza eredu bakarra langileen kontrolpean egongo dena dela diote, “kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala”. Hori, gizarte sozialistaren eraikuntzarekin batera eman behar dela gaineratu dute. “Hitz handiak dira, baina uste dugu gaurtik hasi behar garela gizarte horren hazia ereiten. Horretarako, egun daukagun egoera borrokatzetik hasi behar gara”.

Erlazionatutako edukiaHezkuntzan grebara joko dute irailaren 15ean

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.