Triatloi eskolak ematen hasiko da Lekeitioko Amandarri
DBH 3tik gorako gazteekin hasiko dira entrenameduak egiten.
Bizkaiko Foru Aldundiak Covid 19aren inguruan egindako arautegiari jarraituz DBH 3tik gorako gazteekin entrenameduak egiten hasiko da Lekeitioko Amandarri Triatloi Eskola. Egoerak hobera egiten duenean, berriz, LH 3tik gorakoekin hasiko direla entrenatzen azaldu dute, baina, bitartean, izen ematea zabalik daukate guztientzat.
“Amandarri triatloi taldeko kideok ziur gaude egoera hau gainditzeko osasun neurriak betetzeaz gain, kirola egitea ere, oso garrantzitsua dela. Horregaitik, ilusioz ekingo diogu gure 3. denboraldi honi”, azpimarratu dute.
Amandarriren triatloi eskolan parte hartu nahi dutenek ondorengo galdetegia bete behar dute: IMPRIMAKIA