7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Kasu berri gehienak Markina-Xemeinen antzeman dituzte (3). Lekeition, Berriatuan eta Mutrikun erregistratu dituzte gainerakoak. Lurraldeka, Bizkaian jarraitzen dute positibo berri gehienak antzematen. Atzo [irailak 10], hiru lurraldeen artean 42 pertsona ospitaleratu zituzten.
Atzo [irailak 10] COVID-19agaz kutsatutako 7 positibo berri erregistratu zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun; Markina-Xemeinen (3), Lekeition (2), Berriatuan (1) eta Mutrikun (1) antzeman dituzte kasu berriak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 10] 8.917 PCR proba egin zituzten. Horietatik guztietatik 574 positibo antzeman zituzten (%6,43). Araban 70 positibo antzeman dituzte, 308 Bizkaian eta 185 Gipuzkoan. Eta beste 11 kasu berri EAEn bizi ez diren herritarren artean erregistratu dituzte.
Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 247 (eguaztenean baino 14 gehiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 58 daude ZIUn (eguaztenean baino 3 gehiago). Atzo [irailak 10], 42 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 1en kokatu da.