Azken hiru egunetan 17 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Aurreko asteburuarekin alderatuta [irailak 5-6], joan den asteburuan [irailak 12-13] ia erdira jaitsi dira antzemandako positibo berriak. Lekeition eta Ondarroan erregistratu dituzte gehien. Bestalde, hiru lurraldeetan ere antzemandako positibo berrien kopurua jaitsi egin da.
Barikutik [irailak 11] domekara [irailak 13] COVID-19agaz kutsatutako 17 kasu berri antzeman dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Hemen herriz herriko positiboak:
- Aulesti: 2 (bat barikuan eta beste bat domekan)
- Berriatua: 1 (zapatuan)
- Lekeitio: 5 (bi barikuan eta hiru zapatuan)
- Markina-Xemein: 3 (2 barikuan eta 1 zapatuan)
- Ondarroa: 4 (bat barikuan, bi zapatuan eta bat domekan)
- Mutriku: 2 (bat barikuan eta bat domekan)
Lurraldekako azterketa eginda, azken hiru egunetan [irailak 11-12-13] 1.442 positibo berri erregistratu dituzte: 233 Araban, 746 Bizkaian eta 463 Gipuzkoan. Eta asteburua pasa eta gero, ospitaleratuta daudenak 269 dira (eguenean baino 22 gehiago). Horietatik guztietatik, 63 dira ZIUn daudenak (eguenean baino 5 gehiago). Azkenik, R0 0,9an kokatu da.