Lehen sektoreko salmenta postuak egongo dira bakarrik Ispasterko Azokan
Zapatuan [irailak 19] egingo dute azoka, kanpoko frontoian, 11:00etatik 14:00etara. Aurreko urteetako egitaraurik ez dute edukiko, baina egungo baldintzak eta neurriak beteta, lehen sektorea bultzatzeko asmoz azoka egitea erabaki du udalak.
Aurtengo egoera kontutan hartuta, lehen sektoreko salmenta postuekin bakarrik egingo dute Ispasterko Azoka, “bestelako ezelako egitarau barik”. Zapatuan [irailak 19] 11:00etatik 14:00etara kanpoko frontoian egongo dira ekoizleak.
Aurreko urteetako moduko egitaraua osatu ezin den arren, udaletik lehen sektoreari babesa eta bultzada eman asmoz azoka egitea erabaki du udalak. Hamalau bat postu jarriko dituzte, baserritar eta artisauen askotariko produktuekin. Ekoizle gehienak Lea-Artibaikoak izango dira.
Salmenta gunean aforoa eta distantzia kontrolatzeko neurriak hartuko dituzte. “Beste urteetako formato berdina ez du izango, baina saiatu gaitezen denok egoera ulertzen, eta gaur egungo baldintzak eta neurriak betetzen”, adierazi du GarbiƱe Saenz de Buruaga alkateak.