Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Koldo Gezuraga gernikarra izan da nagusi Lekeition jokatu den Udabarria Bertsotan saioan

Atzo [irailak 16] jokatu ziren Udabarria Bertsotan sailkapen faseko lehen saio biak, eta sarrerak agortu egin ziren bietan. Gaur [irailak 17] beste saio bi egongo dira Busturian eta Getxon, eta etzi [irailak 18] Markina-Xemeingo Esperantza aretoak hartuko du bi saioetako bat.

Koldo Gezuraga kantuan Lekeition. Arbazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/09/17

Asier Galarza Garai muxikarra eta Koldo Gezuraga Sejido gernikarra nagusitu dira Orozkon eta Lekeition jokatu diren Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioan. Atzo [irailak 16] jokatu ziren sailkapen faseko lehen saio biak, eta sarrerak agortu egin ziren bietan.

Azkue aretoa izan zuten bilgune atzo Lekeition elkartu ziren bertsozaleek. Sei bertsolari igo ziren oholtzara, tartean Eneko Arrate Sololuze markina-xemeindarra, eta ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, Koldo Gezuragak lortu du puntu gehien batzea, 174,5 puntu, hain zuzen ere. Arratek berriz, 158 puntu eskuratu zituen.

Puntuazioak horrela geratu ziren:

  1. Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)………….174,5

  2. Peru de Pedro Larrea (Gorliz)…………….167

  3. Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)..163,5

  4. Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)………….160,5

  5. Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein)……………158

  6. Jokin Castaños Gonzalez (Galdames)………145

Amaia Ugalde Begoñak jarri zizkien gaiak bertsolariei. Epaimahaia, ostera, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarrak osatu zuten. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.

Orozkoko saioa Donibane aretoan izan zen, eta irabazlea 185 puntugaz, Asier Galarza Garai muxikarra. Aitor Ruiz Urizar lekeitiarrak ere kantatu behar zuen saio horretan, baina ezinezkoa izan zuela jakitera eman dute. Bere ordez  Janire Arrizabalaga Munduatek kantatu zuen, baina Arrizabalagak ez zuen puntuatu.

Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez Atano aritu zen. Epaimahaia, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Graxi Arregi Leonardo markina-Xemeindarrak eta Jurgi Fuentes Goikoetxeak osatu zuten, eta idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.

Hurrengo saioak. Beste bi saio egongo dira gaur [irailak 17], Getxon eta Busturian. Getxoko saioa Muxikebarri zentroko Arrigunaga aretoan izango da, 18:30ean. Bertan kantatuko duten bertsolarien artean egongo da Bikain Urkiri Etxebarria ondarrutarra. Busturian, ostera, saioa kultur etxean izango da.

Bihar, berriz, Markina-Xemeingo Esperantza aretoak hartuko du bi saioetako bat. Saio horretan kantatuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira:

  • Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
  • Irune Basagoiti Agirre (Ermua)
  • Mikel Galarza Idirin (Leioa)
  • Xabier Enbeita Ibarra (Gernika-Lumo)

Sarrerak Internet bidez lortu ahal izango dira Bertsosarrerak helbidean 3 eurotan, bazkideek 2 euroko prezioan eskuratu ahalko dituzte, eta 16 urtetik beherakoek, doan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.