Lehenengo protesta gaur [irailak 18] egin dute, lehen arretako osasun zentroetan. Irailaren 25ean ospitale guztietan, 11:00etan egingo dituzte protestak, eta, azkenik, urriaren 3an Bilbon manifestazioa egingo dute, 12:00etan hasita.
Jaurlaritzak lehen mailako arreta eta osasun publikoa sendotzeko hartuta daukan konpromisoa "benetakoa eta erabatekoa" dela esan dute. Elkarrizketarako "beti prest" egon direla diote, eta orain ere prest daudela gaineratu dute.
Azken 24 orduetan ondoko herrietan antzeman dituzte kasu berriak: Aulesti (2), Markina-Xemein (2), Ondarroa (2), Mutriku (2), Lekeitio (1) eta Gizaburuaga (1). Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ospitaleratuta zeuden 29 pertsonak alta hartu zuten atzo [irailak 17].
Azken hilabeteetan bizitako egoeraren aurrean, sentitzen duten "ezinegona" azaleratzea erabaki dutela diote. Euren esperientzia kontatzeko agerraldia egingo dute eguaztenean [irailak 23], Diman.