Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaurlaritzak dio osasun arloko langileak ulertzen dituztela, baina ez dela "mobilizazioak egiteko unerik egokiena"

Jaurlaritzak lehen mailako arreta eta osasun publikoa sendotzeko hartuta daukan konpromisoa "benetakoa eta erabatekoa" dela esan dute. Elkarrizketarako "beti prest" egon direla diote, eta orain ere prest daudela gaineratu dute.

Argazkia ELA
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/09/18

Osasun lagileek bizi duten egoera “muturrekoa” dela salatzeko sindikatuek deituta gaur [irailak 18] hasi diren mobilizazioen aurrean, Eusko Jaurlaritzak adierazi du ulertzen dutela COVID-19ak osasun sisteman duen inpaktua, eta profesionalak “aintzatetsi eta balioetsi” egiten dituztela. “Pandemiak argi utzi du Euskal Osasun Sistema indartu beharra dagoela”. Horren aurrean, Jaurlaritzak lehen mailako arreta eta osasun publikoa sendotzeko hartuta daukan konpromisoa “benetakoa eta erabatekoa” dela esan dute. “Lehen ere bazen, eta orain ere bada, eta hala jaso da Eusko Jaurlaritzak Gobernu Programan bere gain hartutako konpromisoetan”. Datozen lau urteetan 4.000 lanpostu sortzeko hartutako konpromisoa horren adibide dela diote. 

Jaurlaritzako ordezkariek diote osasun langileek mobilizatzeko eskubidea dutela, baina ez dutela uste unerik egokiena denik. “Ondorioak euskal herritarrek jasango dituzte, eta are gehiago pandemiaren garai honetan”. Elkarrizketarako “beti prest” egon direla diote, eta orain ere prest daudela. “Ahalik eta lasterren eragile sindikal guztiekin batu eta mahairatutako beharrei erantzun egokia emateko borondatea daukagu”

Osasun publikoarekiko eta lehen mailako arretarekiko daukaten konpromisoa ondoko puntuetan islatzen dela diote:

  • Osakidetzak egiten dituen inbertsioe guztietan, hiru eurotik bat lehen mailako arretara bideratzen da
  • 2019a eta 2020a bitartean, 145 lanpostu berri sortu dira lehen mailako arretan. Gainera, hurrengo Lan Eskaintza Publikoak 953 lanpostu berri aurreikusten ditu.
  • Lehen mailako arretaren sistemen parkea berritu egin da, eta, horrela, 5 mila ordenagailu baino gehiago, 4 mila inprimagailu baino gehiago eta konfigurazio bereziko 215 ekipo jarri dira.
  • Osasun-zentroak berritzen eta ekipamendu berriak sortzen jarraitu da.

Legegiltzaldi berrian, Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun arloan lan egiten duten langileen egonkortasunean eta osasun ekipamenduen modernizazioan aurrera egiteko konpromisoa dutela gaineratu dute. “Mundu mailan ziurgabetasun handiko une honetan, hurbilagokoa den eta pertsonen zerbitzura dagoen osasun estrategia garatzeko konpromiso irmoari eusten diogu. Hori horrela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren pertsonen osasun asistentzia bermatzeak du lehentasuna. Dagoeneko hartu diren neurriek eta etorkizunekoek lehen mailako arreta sendotuko dutela nabarmendu nahi dugu, eta, hala, integrazio asistentzialean aurrera egingo da”.

Erlazionatutako edukiaOsasun langileek deitutako mobilizazioak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.