Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasun zentroetako langileak mobilizatzen hasi dira, "leher eginda" daudela salatzeko

Lehenengo protesta gaur [irailak 18] egin dute, lehen arretako osasun zentroetan. Irailaren 25ean ospitale guztietan, 11:00etan egingo dituzte protestak, eta, azkenik, urriaren 3an Bilbon manifestazioa egingo dute, 12:00etan hasita.

Markina-Xemeingo osasun etxeko langileak, protestan.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/09/18

“Osakidetza, honaino heldu gara. Leher eginda eta giza baliabiderik gabe gaude”. Esaldi horrekin iragarri dute aste honetan osasun publikoko langileek datozen egun eta asteetan egingo dituzte mobilizazioak. Lehenengo hitzordua gaur [irailak 18] eduki dute. Lehen arretako zentro guztien kanpoko aldean batuko dira langileak, 13:00etan. “Muturreko egoera” bizi dutela diote, eta hori bistaratu nahi dute. Markina-Xemeinen, esaterako, osasun etxeko kanpoko aldean batu dira langileak (argazkian). Ondarroan ez dute egin, elkarretaratzea egin behar zuten orduan PCR probak egin behar zituztelako. 

Hurrengo hitzordua irailaren 25ean izango da. Orduan, ospitale guztien kanpoko aldean egingo dituzte elkarretaratzeak, 13:00etan. Azkenik, urriaren 3an, manifestazioa egingo dute Bilbon, 12:00etan hasita.

Ondoko puntuak dira Gotzone Sagardui Osasun sailburu berriari eta oro har, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dizkiotenak:

  • Osasun publikorako aurrekontu sail bat, Europa Batasuneko batez bestekoarekin parekatzen dena, eta %25 lehen mailako arretara bideratzea.
  • Enpleguaren arloan lantaldeak handitzea eta lantaldeak egonkortuko duten behin-behineko langileen finkapena aldarrikatzen dituzte. “Neurri horiek Osakidetzak diru publikoarekin prestatutako proffesionalen ihesa saihestuko lukete”.
  • Murrizketa guztien berrikuspena: erosteko ahalmena berreskuratzea, Itzarri, garapen profesionala, erretiro aurreratuaren primak eta 2009tik iraungitako akordio arautzaile berri baten negoziazioa.
  • Egindako pribatizazioak atzera egitea, enplegua mantenduz.
  • Langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak, bai koronabirusaren agerraldi baten aurrean, eta baita ere eguneroko lanean: kategoria guztietarako babes-material nahikoa eta egokia; laneko arriskuen balorazioa asistentzia maila guztietan, eta prebentzio eta babes neurriak hartzea; arrisku psikosozialen ebaluazioa, lan kargen ondoriozkoak barne; eta neurri zuzentzaileak hartzea.

“Agintariak dira osasunaren eta gure lan baldintzen narriaduraren erantzule bakarrak. Osasunean gehiago inbertitzeko borondate politikorik ez izateak honako ondorioak ekarri ditu: murrizketak, arretaren kalitatearen galerak eta 11 urte pasatzea lan baldintzen akordio arautzailerik gabe”.

Gaineratu dute, mobilizazioen bidez jendarteari ere euren egoera zer nolakoa den erakutsi nahi dietela. “Langileak falta dira, behin-behinekotasun tasa altuak daude Osakidetzan, neke fisiko eta emozionala, lanaren gainkarga sistematikoa, estresa, aitorpen eza, babesgabetasuna, laneko osasunaren ardura falta, kontziliazio-beharren neurri gabezia eta lan baldintzen narriadura etengabea”.

Azken urteetako murrizketa politikek osasun publikoaren “ahultze progresibo eta kezkagarria” eragin dutela diote. “Hori agerian geratu da egungo osasun krisian. Gure osasun sistemak eguneroko bizitzan dituen giza baliabideen eta baliabide materialen eskasiaren adibide dira udan Lehen Mailako Arretako zentroetan bizi izandako egoerak”. Azken aldian, gainera, Osakidetzarekin izan ez dituzten elkarrizketak eta Osasun Sailak zuzendutako negoziazio kolektiboari buruzko politikak “negargarriak” izan direla ere salatuko dituzte.

Azken urteetako politikek osasun kudeaketaren filosofia aldaketa ekarri dutela diote: “pertsonak, pazientea edo profesionala izan, garrantzitsuena izateari utzi dio”.

Ondoko sindikatuek deituta egingo dira mobilizazioak: Satse erizainen sindikatua, Euskadiko Medikuen Sindikatua, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK.

Erlazionatutako edukiaEusko Jaurlaritzak emandako erantzuna

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.