Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gipuzkoako hondartzetara iaz baino jende gehiago joan da aurten

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako balorazioren arabera, iazko datuekin alderatuta %90eko hazkundea erregistratu da aurten lurraldeko hondartzetan. Azpimarratu dutenez, Mutrikuko Saturraran hondartza da gorakada hori erregistratu duen hondartzetako bat.

Saturraran hondartza itxi eta jendea atera arazi zuten eguneko irudia.
Asier Alkorta
Mutriku
2020/09/20

Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du aurtengo hondartza denboraldian iazkoan baino jende gehiago zenbatu dela. “Nabarmen hazi dira afluentzia eta okupazio handiko egunak. Iazkoarekin alderatuta, afluentzia %90,17 igo da (751.045etik 1.428.273ra)”. Besteak beste, Mutrikuko Saturraranen eta Debako Santiago hondartzetan erregistratutako hazkundea azpimarratu dute foru erakundeko ordezkariek. “Igoera hori, neurri handi batean, COVID-19ari aurre egiteko protokolo neurri gisa proposatu ziren hondartzetako gehieneko egonaldiari buruzko gomendioei zor zaie, pertsonen errotazio handiagoa ahalbidetu baitute”. Gorakada horren beste arrazoi bat eguraldia izan dela esan dute. “Iazko udako klimatologia ez zen aurtengoa bezain ona izan”.

Oro har, erabiltzaile aldetik aurtengo udako hilabeteetan lurraldeko hondartzek “okupazio maila altua” eduki dute dutela esan dute. “Jende gehien arratsaldeetan batu da. Dena dela, goizeko datuetan ere antzeko balioak erregistratu dira”. Datuetatik ondorioztatu dute aurtengo udan okupazio ereduak zabaldu egin direla, eta balioak eguneko tarte zabalagoan eman direla.

Hondartzen inguruko informazioa zabaltzeko, aldundiak Nik Hondartzak aplikazioa garatu zuen herritarrek hondartzetako aforoa zer nolakoa zen jakiteko. Aplikazioak 47.555 deskarga eduki dituela esan dute. Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, Nik Hondartzak aforoen kontrolerako tresnak “hareatzen erabilera eta gozamena bateragarri egitea ahalbidetu du, COVID-19 pandemiaren errealitate berriak eskatzen dituen protokoloekin”.

Hondakinak. 2020ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean, 539.184 kilo hondakin jaso dira Gipuzkoako hondartzetan, hau da, 2019an baino %8,84 gehiago. “Igoera horren arrazoietako bat da Deba eta Mutriku arteko errepideko obrak amaitu eta gero, Mutrikuko Ondarbeltz hondartzan garbiketa sakon bat egin zela. 

Uda denboraldian (ekainaren 1etik irailaren 15era) iaz baino % 7,37 hondakin gehiago jaso zirela esan dute; aurten 214.054 kilo hondakin jaso dira, eta iaz 199.369 kilo. Beraz, ondorioztatu dute aurten hondakin gehiago sortu direla hondartzetan. Hazkunde hori ez dela lurraldeko hareatza guztietan erregistratu esan dute. “Hiru udalerritan gertatu da: Deba (+ %132,31), Mutriku (+ %87,31) eta Hondarribia (+ %79,04)”. Gainerako hareatzetan batutako hondakin kopurua jaitsi egin da: Orio (- %40,31), Zarautz (- %21,83), Zumaia (- %14,85) eta Getaria (- %10,82).

Erlazionatutako edukiaKarraspiok eta Ogellak puntuazio altuak eskuratu dituzte segurtasunean eta garbitasunean, hurrenez hurren

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.