Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaUdala

0-18 urte bitartekoei zuzendutako doako 1.240 bonu banatuko ditu Ondarroako Udalak

Urriaren 17ra bitartean, Turismo Bulegoan eskuratu daitezke doako bonuak. 10 euroko eros ahalmena daukate, eta azpimarratu dutenez, pertsonako bakarra eskatu ahal izango da.

Ikasturte Hasierako Bonoak kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Ondarroako Udala
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/09/22

Ondarroako Udalak Ikasturte Hasierako Bonoak bonu kanpaina berri abiarazi du Zatozte merkatari elkarteagaz lankidetzan. Ikasturte hasieran egoten den gastua arintzeko asmoagaz, 1.240 bonu ipini dituzte 0-18 urte bitarteko herritarren eskura, adingabe ondarrutar bakoitzeko bana. Zehaztu dutenez, 10 euroko eros ahalmena duten bonuak doan eskuratu ahal izango dira. “Ez da zertan dirurik gastatu beharko; bonua zuzenean emango zaie herritarrei, ume bakoitzeko bana”, esan du Eneritz Basurko Pagoaga alkateordeak.

Gaurtik [irailak 22] hasi eta urriaren 17ra bitartean Turismo Bulegoan eskuratu daitezke bonuak, honako egun eta ordutegian: martitzenetik domekara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Azpimarratu dutenez, pertsonako bonu bakarra eskatu ahal izango da. Adingabeak, gainera, ezingo dira joan bakarrik bonua hartzera, eta derrigorra izango da Familia Liburua aurkeztea.

Urriaren 17ra arte erabili ahal izango dira bonuak, kanpainan izena emanda dauden saltokietan. “Kanpainari atxikitutako saltokiek erakusleihoan kanpainaren txartela izango dute jarrita”. Gogorarazi dutenez, saltokietan egiten den erosketaren zenbatekoa 10 euro edo gehiagokoa izan beharko da.

Ikasturte Hasierako Bonoak kanpaina ere COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiten planaren barruan ezarri du udalak. Hain zuzen ere, herritarren kontsumo ahalmena areagotzea eta herriko denda eta zerbitzuei laguntza ematea dela esan dute azken bi kanpainen helburu nagusia. Guztira, 3.240 bonu kaleratu dituzte azken bi kanpainetan. “Azken batean herritarrei eta herriko denda eta zerbitzu txikiei laguntzea da gure asmoa”.

Iragarri dutenez, Gabon inguruan beste bonu kanpaina bat egiteko asmoa dute. “Horrez gain, ostalarientzako laguntzak ere bideratzen ari gara. Negua inoiz baino gogorragoa izango da, eta Ondarroan ostalaritzak duen garrantziarekin beraiei ere laguntza eman behar diegula uste dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.