Orain dela 27 urte Ogellako hondartzan sorosle hasi zenetik, gaian sakontzen jarraitu du Iñaki Iturri Uriarte (Natxitua, 1970) Ondarroako bizilagunak. Sorosle eta salbamendu gaietan aditua da egun eta Ondarroako Leartiadi SOS klubeko bultzatzailea.
Urriaren 17ra bitartean, Turismo Bulegoan eskuratu daitezke doako bonuak. 10 euroko eros ahalmena daukate, eta azpimarratu dutenez, pertsonako bakarra eskatu ahal izango da.
Egoera epidemiologikoak hobera egin ahala, berriz ere lehiaketak hastea aztertuko dute, baina ordura arte ezin izango da partidarik ezta txapelketarik jokatu, ez eta "lagunartekorik" ere.
Areilza familiak, Mutrikuko Udalak eta Aldundiak adostutako hitzarmen berriak bi urteko iraupena dauka. Jauregian egin beharrekoren bat euren gain hartuko dute hiru sinatzaileek.
Atzo [irailak 21] Lekeition eta Ondarroan antzeman zituzten kasu berriak, bana herri bakoitzean. Bestalde, ikasturtea hasi denetik kutsatuen kopuruak behera egin duela esan du Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak. "Ikastetxeak seguruak direla esaten jarraitzen dugu".
Eraikinak aldaketa ugari izan ditu hiru urtean. Dena amaituta, Lekeitioko musika eskola zentro ofizial bihurtzeko azken pausoak emango ditu Musikaiak.
Martxoan itxi zituzten aipatu herrietako bulegoak. Beste arrazoi batzuk tarteko, biztanle gehienak 70 urtetik gorakoak direla eta ez dituztela teknologia berriak erabiltzeko beste baliabide esan dute bi herrietako udal ordezkariek.
Kirol diziplinan aspaldian askorik entrenatu ez badu ere, emaitza ona lortu du. 4,80 metroko langa gainditu zuen Dimako frontoian.
Proban gehienez ere 50 lagunek parte hartu ahal zuten, eta leku guztiak 15 ordutan bete zirela esan dute antolatzaileek. Dena dela, laguntzeko prest daudenei bertaratzeko gonbitea egin diete. "Jendea beti etortzen da ondo".
Irailaren 27an amaitzen da izena emateko epea. Udalerrian erroldatutakoei %100eko laguntza emango die udalak.
'Bizirik nagoelako' poema liburuari buruzko solasaldia egingo dute idazleagaz bariku arratsaldean [irailak 25]. Argitalpena Munitibarko Liburutegian eskuratu ahal da.