Mikel Agirre ondarrutarrak zilarra lortu du Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketan
Kirol diziplinan aspaldian askorik entrenatu ez badu ere, emaitza ona lortu du. 4,80 metroko langa gainditu zuen Dimako frontoian.
Aurreko domekan [irailak 20] Dimako frontoian jokatu zen Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketan bigarren postua eskuratu zuen Mikel Agirre ondarrutarrak. Txapela BeƱat Obieta arratzuarrak jantzi zuen laugarrenez, 5,40 metroko marka eginda. Ondarrutarrak, berriz, 4,80 metroko marka egin zuen. “5 metroko saiakera egin nuen, baina ez nuen lortu. Nire marka onenaren azpitik ibili nintzen, baina ez dago gaizki”.
Txapelketatik pozik bueltatu dela azpimarratu du. “Txapelketak egiten hasi gara, eta horrek asko poztu nau”. Gaineratu duenez, emaitza on bat lortzeko esperantza barik parte hartu du aurten txapelketan. “Lasto botatzea aspaldian alde batera lagata eduki dut, eta inolako asmo barik parte hartu nuen txapelketan. Bizkaiko Pentatloi txapelketarako, bigarren mailako aizkolari txapelketarako eta trontzan entrenatzen nabil buru-belarri”.