Positibo kasu berri bat erregistratu dute Ondarroan
Gainerako herrietan atzo [irailak 22] ez zuten positibo berririk antzeman. Bestalde, irailaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, COVID-19aren ondorioz hildakoak 62 izan direla esan du Eusko Jaurlaritzak.
Azken 24 orduetan COVID-19agaz kutsatutako kasu berri bat erregistratu zuten eskualdean. Hain zuzen ere, kasu berri hori Ondarroan erregistratu zuten. Gainerako herrietan atzo [irailak 22] ez zuten positibo berririk antzeman.
Datuak lurraldeka aztertuta, atzo [irailak 22] 9.760 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 405 izan ziren positiboak (%4,14); Araban 51 kasu berri erregistratu zituzten, 177 Bizkaian eta 169 Gipuzkoan. Eta 8 positibo kasu berri EAEn bizi ez diren herritarrenak izan ziren.
Ospitaleratutakoei dagokienez, atzo [irailak 22] 275 pertsona zeuden ospitaleratuta (astelehenean baino 11 gutxiago). Eta horietatik guztietatik 56 dira ZIUn daudenak (astelehenean baino 1 gehiago). Zehaztu dutenez, atzo [irailak 22] 29 herritar ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,98an kokatu da (atzoko datu berdina).
Bestalde, irailaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, COVID-19aren ondorioz hildakoak 62 izan direla esan dute.