Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 265 ikasgela daude itxita
Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien %1,51 dela eta aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxe bat bera ere ez dagoela esan dute.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan COVID-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Esan dutenez, eta gaur [irailak 24] 00:00ak arteko datuetan oinarrituta, hiru lurraldeetan ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxe bat bera ere ez. Dena dela, hiru lurraldeetan 265 ikasgela itxita daudela esan dute; 198 ikastetxetan daude ikasgela batzuk itxita.
Ikasturte honetan Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien %1,51 dela esan dute.