Bigarren Euskaraldiaren bideoklipa estreinatu dute
Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan. Erritmo bizia edukiko du aurtengo Euskaraldiak. Horren bideoklipa aurkeztu dute gaur. Broken Brothers Brass Band & The Blackbirdsek egin dute, Ion Celestinoren musikarekin, eta, hitzak Sustrai Colinak ondu ditu. Iruñeko euskalgintzako jende ezagun ugarik hartu du parte grabaketan.
Aurreko Euskaraldiko bideo klipa Hartu kontrola, aukera rola lelopean grabatu zuten. Orduan Maddalen Arzallusek eta La Basuk egin zituzten hitzak, eta azken horrek Ines Osinagarekin jarri zion ahotsa. Musika Las Tea Party disko jartzaileek sortu zuten.