Bost positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Etxebarrian, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Mutrikun antzeman dituzte kasu berriak. Azken egunetako datuak aztertuta, astelehenetik atzora [irailak 24] arte 15 kasu erregistratu dituzte eskualdean.
Azken 24 orduetan COVID-19agaz kutsatutako 5 positibo berri erregistratu zuten Lea-Artibain eta Mutrikun: Etxebarrian (1), Markina-Xemeinen (2), Mutrikun (1) eta Ondarroan (1) antzeman dituzte kasu berriak. Guztira, astelehenetik atzora [irailak 24], 15 kasu erregistratu dituzte:
- Astelehena [irailak 21]: Lekeition (1) eta Ondarroan (1)
- Martitzena [irailak 22]: Ondarroan (1)
- Eguaztena [irailak 23]: Ondarroan (3), Markina-Xemeinen (3) eta Lekeition (1)
- Eguena [irailak 24]: Markina-Xemeinen (2), Etxebarrian (1), Ondarroan (1) eta Mutrikun (1)
Datuak lurraldeka aztertuta, atzo [irailak 24] 9.118 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 383 izan ziren positiboak (%4,2); Araban 70 kasu berri erregistratu zituzten, 159 Bizkaian eta 141 Gipuzkoan. Eta 13 positibo kasu berri EAEn bizi ez diren herritarrenak izan ziren.
Ospitaleratutakoei dagokienez, atzo [irailak 24] 268 pertsona zeuden ospitaleratuta (eguaztenean baino 10 gutxiago). Eta horietatik guztietatik 46 dira ZIUn daudenak (eguaztenean baino 6 gutxiago). Zehaztu dutenez, atzo [irailak 24] 28 herritar ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,92an kokatu da.
Bestalde, irailaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, COVID-19aren ondorioz hildakoak 62 izan direla esan dute.