Osertz Aldaik Isuntzan jarraituko du
Beste urte betez jarraituko du hondarribiarrak mutil seniorren entrenatzaile izaten.
Isuntza Arraun Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak jakitera eman duenez, Osertz Aldai Eizagirre hondarribiarrak Isuntza Arraun Elkarteko mutil seniorren entrenatzaile izaten jarraituko du beste denboraldi batez.
“Gure proiektuaren parte garrantzitsua den Osertzek, gurekin bost denboraldi daramatza, eta 2018an lortutako Eusko Label ligarako txartelaren ostean, 2021. urtean ere Isuntzako mutilen trainerua goreneko mailan izango da bere gidaritzapean”, adierazi dute.
2015ean ailegatu zen hondarribiarra Lekeitioko arraun taldera, bi denboralditarako adostu zuen akordioa klubagaz eta urtez urte berritzen joan da. Aldairen fitxaketagaz, TKEra igotzea zuen helburu klubak, eta 2018 urtean lortu zuen gorengo mailarako txartela Osertz Aldaik zuzendutako taldeak. Bere gidaritzapean, mailari ondo eutsi dio Lekittarrak azken denboraldi bietan.