Azken hiru egunetan 15 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Positibo gehienak zapatuan [irailak 26] antzeman zituzten; egun horretan 11 kasu berri antzeman zituzten. Guztira, hiru egunetan, Markina-Xemeinen erregistratu dituzte COVID-19arekin kutsatutako kasu berri gehien (5). Lurraldeka, azken hiru egunetan 1.231 kasu berri erregistratu dira.
Barikutik domekara [irailak 25-26-27] 15 positibo kasu berri erregistratu ditzute Lea-Artibain eta Mutrikun. Hona hemen egunez egun antzemandakoak:
- Barikua [irailak 25]: Lekeition (1), Markina-Xemeinen (2) eta Mutrikun (1).
- Zapatua [irailak 26]: Etxebarrian (1), Lekeition (2), Markina-Xemeinen (2), Ondarroan (3) eta Mutrikun (3).
- Domeka [irailak 27]: Markina-Xemeinen (1).
Datuak lurraldeka aztertuz gero, barikutik domekara [irailak 25-26-27] 25.016 PCR proba egin dituzte, eta horietatik guztietatik 1.231 positibo antzeman zituzten (%4,92). Honakoak izan dira lurraldez lurralde erregistratutako positibo kasuak: 258 Araban, 630 Bizkaian eta 310 Gipuzkoan. Horri, EAEn bizi ez diren baina PCR proban positibo eman duten 33 kasu gehitu behar zaizkio.
Ospitaleratutakoei dagokienez, atzo [irailak 27] 273 pertsona zeuden ospitaleratuta (eguenean baino 5 gehiago). Eta horietatik guztietatik 55 dira ZIUn daudenak (eguenean baino 11 gehiago). Zehaztu dutenez, atzo [irailak 27] 24 herritar ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0-k 0,92 izaten jarraitzen du.