Miren Agur Meabek Bruselako Transpoesie poesia jaialdian parte hartuko du
Idazle lekeitiarrak Zoom plataforma bidez parte hartuko du jaialdian. Horrez gain, Meaberen euskarazko poema bat Bruselako metroaren barnealdean erakutsiko da, frantsesera eta nederlanderara itzulita.
Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, idazle lekeitiarra Zoom plataforma bidezko poema irakurraldi batean izango da asteazkenean [irailak 30]. Transpoesie poesia jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten. Irailaren 26ko Hizkuntzen Europako Egunaren inguruan antolatzen den ekimenean Europa osoko idazleen lanak erakutsiko dira euren jatorrizko hizkuntzan.
Gainera, Meaberen euskarazko poema bat Bruselako metroaren barnealdean erakutsiko da, frantsesera eta nederlanderera itzulita. Horrez gain, Hirian ibiltzeko jarraibideak poemaren lehen lerroak argitaratu dituzte Bruselako garraio publikoan ere.
Idazle lekeitiarrak Etxeparek EUNIC Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalen Sarearekin daukan lankidetza hitzarmenari esker parte hartuko du jaialdian.