Txosna Batzordeak antolatuta, kontzertua egongo da Lekeitioko Ikusgarrin
'10 urte, hamaika lagun!' lelopean hainbat kultur ekitaldi antolatzea erabaki dute.
Azken urteetan, Lekeitioko parkea San Antolin jaietako ezinbesteko gune bihurtu da ume eta nagusi askorentzat. Kultur, kirol eta aisialdirako egitaraua eskaintzen du bertan Lekeitioko Txosna Batzordeak. Aurten, baina, COVID-19a dela eta, ezin izan da ekitaldirik egin. Gainera, Parkeko guneko 10. urteurrena zen aurtengoa, eta ospatu ezinik geratu dira. Hori dela eta, 10 urte, hamaika lagun! lelopean hainbat kultur ekitaldi antolatzea erabaki dute.
Kultur ekitaldiak hileko lehenengo barikuetan izango dira, eta lehenengoa bariku honetan [urriak 2] izango da. Horrela, Ibil Bedi musika taldearen kontzertua egongo da, 20:00etan, Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak 18:00etatik aurrera egongo dira salgai, zineman, 5 eurotan.