Sei positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
Lekeition lau kasu berri erregistratu zituzten atzo, eta bana Markina-Xemeinen eta Ondarroan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailaren 21etik 27ra 46 pertsona hil direla zehaztu dute. R0 0,96an kokatu da (atzo baino 0,2 puntu altuagoa).
Astelehenean ez modura, atzo [irailak 29] sei positibo berri antzeman zituzten Lea-Artibain; herenegun [irailak 28] kasu bat bera ere ez zuten erregistratu eskualdean. Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Lekeitio (4), Markina-Xemein (1) eta Ondarroa (1).
Datuak lurraldeka aztertuz gero, atzo [irailak 29] 9.741 PCR proba egin zituzten, eta horietatik guztietatik 432 positibo antzeman zituzten (%4,43). Honakoak izan dira lurraldez lurralde erregistratutako positibo kasuak: 83 Araban, 198 Bizkaian eta 138 Gipuzkoan. Horri, EAEn bizi ez diren baina PCR proban positibo eman duten 33 kasu gehitu behar zaizkio.
Ospitaleratutakoei dagokienez, atzo [irailak 29] 256 pertsona zeuden ospitaleratuta (astelehenean baino 9 gutxiago). Eta horietatik guztietatik 56 dira ZIUn daudenak (astelehenean baino 1 gehiago). Zehaztu dutenez, atzo [irailak 29] 33 herritar ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,96an kokatu da.
Azken asteetan COVID-19aren eraginez hil direnak ere jakinarazi dituzte. Hala, irailaren 21etik 27ra 46 pertsona hil direla zehaztu dute.