Hogei positibo berri erregistratu dituzte azken hiru egunetan
Lekeition eta Markina-Xemeinen erregistratu dituzte kasu gehien. Gainerako kasuak Berriatuan, Etxebarrian, Ondarroan eta Mutrikun erregistratu dituzte.
Barikutik domekara bitartean [urriak 2-3-4] 20 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak:
- Berriatua:kasu bat (zapatuan).
- Etxebarria: kasu bat (zapatuan).
- Lekeitio: 7 kasu (2 barikuan, 1 zapatuan eta 4 domekan).
- Markina-Xemein: 7 kasu (4 barikuan, 1 zapatuan eta 2 domekan).
- Ondarroa: kasu bat (barikuan).
- Mutriku: 3 kasu (bi barikuan eta bat zapatuan).
Datuak lurraldeka aztertuta, azken hiru egunetan 22.210 PCR proba egin dituzte, eta horietatik 1.032 positibo antzeman dituzte (%4,64). Araban 153 erregistratu dituzte, 486 Bizkaian eta 373 Gipuzkoan. Horiei, EAEn bizi ez diren herritarren artean atzemandako 20 positibo kasuak gehitu behar zaizkie.
Ospitaleratutakoei dagokienez, atzora arte 245 pertsona zeuden EAEko ospitaleetan ospitaleratuta (eguenean baino 1 gehiago). Horietatik guztietatik 59 daude ZIUn (eguenean baino 3 gehiago). Azkenik, R0 0,92an kokatu da.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Jaurlaritzak erabaki du orain arte erkidegoan ezarritako neurriei eustea.