Beteranoen kategorian Josu Uriarte markina-xemeindarra izan da azkarrena; sailkapen orokorrean bigarren sailkatua izan da. Gazteetan, berriz, Ekain Martin ondarrutarra izan da azkarrena. Iñigo Arantzamendi eta Ioana Osa ondarrutarrak hirugarren sailkatu dira.
Aurreko urteetan ez modura, erlojupeko eran lehiatu zuten Tontorramendiko igoera bertikala, domekan [urriak 4]. 49 korrikalarik (40 gizonezkok eta 9 emakumezkok) egin zuten ia 2 km-ko basaz beteriko igoera labainkorra. “Proba egiteko tartean eguraldiak barealdia egin zuen, egun polita atera zen eta ikusten jende asko batu zen”, nabarmendu dute Aurrera Mendi Taldeko eta Ondarroako Gazte Asanbladako kideek.
Ibai Etxeberria azpeitiarrak egin zuen denborarik onena: 15 minutu eta 56 segundo, eta hiru segundora geratu zen Josu Uriarte markina-xemeindarra. Gizonezkoen podiuma Iñigo Arantzamendi ondarrutarrak osatu zuen, 16 minutu eta 7 segundoko denboragaz.
Emakumezkoen sailkapen nagusian, Ametzagako Maialen Loyo izan zen bederatzi nesken artean azkarrena. 18 minutu eta 48 segundotan burutu zuen igoera bertikala. Ainara Urrutia aretxabaletarra sailkatu zen bigarren (20 minutu eta 19 segundo), eta Ioana Osa ondarrutarra hirugarren (20 minutu eta 56 segundo).
Beteranoetan Josu Uriarte izan zen azkarrena, eta gazteen artean Ekain Martin ondarrutarra, 17 minutu eta 53 segundoko marka eginda.
*Argazkiak: Freddy Agirretxea/Josu Galindo/Ondarroako Kirolaren Leihoa