Jonan Bilbao markina-xemeindarra, txapeldun Euskadiko Atletismo Txapelketan
Durangon lehiatu den 18 urtez azpikoen mailako 3.000 metroko lasterketan nagusitu da Bilbao.
18 urtez azpiko Euskadiko aire libreko atletismo txapelketa jokatu dute asteburuan Durangon, eta Jonan Bilbao Omaetxebarria markina-xemeindarra txapeldun geratu da 3.000 metroko lasterketan. Lasterketa oso ona egin zuen Bilbaok, eta urrea irabazteaz gainera bere marka pertsonala ere hobetu zuen.
Bilbaok hasieratik hartu zuen lasterketa burua eta erritmo azkarra ezarri zion lasterketari. 9 minutu 17 segundotan osatu zituen 3.000 metroak eta garaipen argia eskuratu zuen. 40 segundoko aldea atera zion finalean bigarren egin zuen Unai Rubiori (9.57.80). Gernikako Atletismo Taldeko Erik Bilbao sailkatu zen hirugarren postuan (10.06.55). (Euskadiko txapelketako emaitzak).
Jonan Bilbao sasoi oso onean aurkitzen da, eta gogoagaz ekingo die hurrengo lasterketei. Animorik ere ez du faltako; etxekoez gain, lagunak ere joan ziren Durangora atleta gaztea animatzera, eta pozik jaso zituen guztien txaloak.