120 lagunek hartu dute gripearen txertoa Markina-Xemeingo frontoian
Hurrengo hitzorduak urriaren 21ean eta urriaren 28an izango dira. Osasun etxetik deitzen dute hitzordua emateko.
Gripearen aurkako txertoak ematen hasi dira gaur [urriak 16] Markina-Xemeinen. Guztira, 120 lagun igaro dira Markina-Xemeingo Udalak Osakidetzako erizainek txertoak eman ahal izateko Uni pilotalekuan prestatu duen gunetik. Hurrengo hitzorduak urriaren 21ean eta urriaren 28an izango dira, 12:00etatik 14:00etara.
Osakidetzak abian jarri duen Gripearen aurkako txertaketa kanpainaren bigarren fase hau 65 urtetik gorakoei eta arrisku taldeetako pertsonei (gaixotasun kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak, profesional sanitarioak) zuzenduta dago. Hitzorduagaz joan behar da txertaketara, eta, aurten, Osakidetzak berak ematen dizkie hitzorduak herritarrei, telefonoz deituta.
Izan ere, Covid-19aren ondorioz, segurtasun neurri zorrotzagoak hartu ditu Osakidetzak eta, hori dela eta jarri dituzte Osakidetzako saretik kanpo txertaketa guneak, kutsatze arriskuak ekiditeko. Markina-Xemeingo hurrengo hitzorduak ere frontoi nagusian edo ondoko frontoi txikian izango dira.