Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

2021eko Korrika urtebete atzeratuko da

22. Korrika ez da 2021eko martxoan egingo, eta 2022an egingo da: «Beharrezkoagoa da Korrika denok desiratzen dugun baldintzetan egitea, une honetan ez baitugu Korrikaren ordezko eskas bat nahi», argudiatu du AEK-k.

21. Korrika, Berriatuan.
Lander Muñagorri Garmendia
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/10/16

Euskararen aldeko mobilizazioa ez da datorren urtean egingo, egoerak hala baldintzatuta. Martxoan Gasteizen zen hastekoa 22. edizioa, baina antolatzaileek erabaki dute 2022ra atzeratzea. Uda aurretik esana zuten datorren urteko edizioari eutsiko ziotela, baina ezin izan da horrela izan: «Bizi dugun egoerak argi erakutsi digu apalak eta zuhurrak izan behar dugula, eta, beraz, erabakirik onena delakoan gaude». AEKtik ez dute aurreikusten epe motz zein ertainean osasun egoera kontrolatuta egongo denik, eta horregatik jendetza batzen duen ekitaldia atzeratzea erabaki dute, «pandemiaren transmisioa ahalik eta gehien murrizteko».

Asier Amondo Korrikako arduradunak eta Alizia Iribarren AEKko koordinatzaile nagusiak Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldian eman dute erabakiaren berri, eta onartu Korrika atzeratzeak hutsunea sortuko duela: «Erabaki latza da, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu». Areago, Korrikak berak duen garrantziaz jakitun dira antolatzaileak, eta horregatik esan dute beharrezkoagoa dela Korrika denek desiratzen duten baldintzetan egitea, eta ez ordezko eskas bat. «Izan ere, euskarak bezala, Korrikak kalea behar du, bizia, mugimendua; eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek».

AEKrentzako ere kolpe handia izango dela esan dute, euskaltegietako lana ekonomikoki babesteko balio baitu Korrikak. Horregatik, agerraldia aprobetxatu dute helduen euskalduntzean egin beharrekoak aldarrikatzeko. «Inbertsioak areagotu behar dira. Administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak, urratsak egin badira ere norabide egokian».

2021eko Korrikarik ez da egingo, eta orain AEKko kideek denbora gehiago hartuko dute normalitate berria nondik nora doan ikusi, eta era horretan jakiteko nola antolatuko duten 2022ko edizioa. Korrikaren faltan, euskararen aldeko ekimenen babesa berretsi dute AEKko ordezkariek, eta Euskaraldian parte hartzeko deia egin die herritarrei.

2019an egindako 21. KORRIKAREN HERRIZ HERRIKO ARGAZKI GALERIAK:

  • ISPASTER
  • LEKEITIO
  • AMOROTO
  • GIZABURUAGA
  • AULESTI
  • MARKINA-XEMEIN
  • BERRIATUA
  • ONDARROA
  • MUTRIKU
Erlazionatutako edukiaAEK-k ekitaldiak egingo ditu Korrikak amaitu behar zuen egunean

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.