22. Korrika ez da 2021eko martxoan egingo, eta 2022an egingo da: «Beharrezkoagoa da Korrika denok desiratzen dugun baldintzetan egitea, une honetan ez baitugu Korrikaren ordezko eskas bat nahi», argudiatu du AEK-k.
Atzo [urriak 15] ondoko herrietan atzeman zituzten kasu berriak: Markina-Xemein (14), Berriatua (5), Mutriku (5), Ondarroa (4), Lekeitio (3), Etxebarria (2), Aulesti (1), Munitibar (1) eta Mendexa (1). Osasun arloko arduradunen esanetan, Markina-Xemeinen azken egunetan erregistratutako kasu positiboen gorakada transmisio komunitariotzat jo daiteke.
Herritarrek ekarpenak egiteko aukera edukiko dute, behin betiko araudia osatu aurretik. Urriaren 30era arte jasoko dituzte proposamenak.