Fran Aldarondo Badiolaren omenezko plaka ipini dute Ondarroan
Guardia Zibilak ondarrutarra hil zuela 41 urte betetzen ziren egunaren bezperan [urriak 16] ipini zuten plaka.
Angel Etxanizi egin modura, Fran Aldarondo Badiola Ondarruren omenezko plaka ipini zuten barikuan [urriak 16], Ondarroan; Guardia Zibilak ondarrutarra hil zuela 41 urte betetzen ziren egunaren bezperan ipini zuten plaka.
Aldarondo ETAko kidea izan zen lehendabizi. Gerora, ostera, Komando Autonomo Antikapitalistetako kide izatera pasatu zen. 1979ko urriaren 17an Guardia Zibilak Izaskungo (Ibarra) baserri batean hil zuen, hamabost tirogaz.
Plaka Ondarroako Ezker Abertzaleko kideek ipini zuten, Anaitasuna tabernaren alboko eskaileren horman. Izan ere, horma horren karenka dago Aldarondok haurtzaroa pasa zuen etxea.
Aldarondo 1977ko Amnistia dekretuaren ostean kalera irten zen azken euskal preso politikoa izan zen. 1977ko abendun 9an atera zen Martuteneko kartzelatik. Esan dutenez, herritarra kartzelatik ataratzeko ekimen asko antolatu zituzten Ondarroan: sinadura bilketak, itxialdiak, manifestazioak…