Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Azaroko ekitaldiak mantenduko dituzte Markina-Xemeinen

Segurtasun neurriak indartu dituzte, eta aforoa oraindik ere txikiagoa izango da.

Markina-Xemeingo kultur aretoa. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/10/27
 

Azarorako aurreikusitako ekitaldiak mantenduko ditu Markina-Xemeingo Udalak. Jakitera eman dutenez, udalean ordezkaritza duten bi alderdi politikoek –EAJk eta EH Bilduk– hartu dute erabakia, aho batez, Tokiko Gobernu Batzarrean. “Dena dela, ekitaldiak bertan behera geratu ahalko dira, ospatuko diren astean bertan, unean uneko egoerak horrela eskatzen badu”, zehaztu dute.

Ekitaldiak modu seguruan gauzatu ahal izateko neurriak indartuko dituzte. Alde batetik, baimendutako edukierak oraindik gehiago murriztuko dituzte, eta bestetik, segurtasun eta higiene neurriak areagotu egingo dira.

Aurreikusitako ekitaldiak mantentzeko asmoagaz ados agertu dira Uhagon kulturgunekoak. Kultur ekintzak seguruak direla azpimarratu dute. COVID-19 izurritearen ondorioz, kulturarena sektore kaltetuenetako bat izan dela gogora ekarri dute, eta egoera honetan babestea beharrezkoa dela diote. “Kultur ekitaldiak seguruak dira, segurtasun neurriak asko zaintzen dira, eta zorrotz betetzen dira”.

“Kultura segurua da” ez dela lelo bat esan dute: “sinisten dugu horretan eta hala izateko lan handia egiten da, beraz, ekimenei eutsi nahi diegu sektorea babesteko bai eta herritarrengatik ere”.

Mugak. Egoerak eragindako aforo murrizketek kultur ikuskizunak gutxitzea ere eragin duela azaldu dute Uhagon kulturgunekoek. “Kulturgunea berez, espazio txikia da, eta aforo murrizketekin ia-ia ikuskizunik egin ezinik geratu gara”, azaldu dute. Hori dela eta, zenbait ekimen kenduta, hitzaldiak esate baterako, beste toki batzuetara mugitu behar izan dira. “Beste aukera batzuk hartu ditugu, baina ez da erraza izaten ari beste espazio batzuk bilatzea”.

Uni frontoia esate baterako, ikuskizun batzuetarako handiegia dela argitu dute, eta kostua ere handitu egiten dela. Hala ere, aurrera jarraitzeko asmoa azpimarratu dute. “Ikusle kopurua jaitsi arren gure ekarpena egin nahi diogu kulturaren sektoreari”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.