Urriaren 30ean eta azaroaren 8an herriko plazan egongo dira Euskara Batzodeko kideak.
2020ko Euskaraldia abian da, eta Ahobiziek eta Belarriprestek azaroaren 19ra arte izena eman dezakete.
Internetez izena eman badaiteke ere, Munitibarko Udalaren Euskara Batzordeko kideek herritarrei modu presentzialean izena emateko aukera eman gura diete, eta horretarako bi egun aurreikusi dituzte. Bariku honetan [
urriak 30], arratsaldez (16:00-20:00), eta
azaroaren 8an [domeka], eguerdi aldera egongo dira Munitibarko plazan.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Euskara ulertu eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin gura duten 16 urtetik gorakoek izena eman dezakete: “Gogoratu! Rola aukeratzean, gakoa joeran dago, ez gaitasunean”.