Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
KirolaKultura

Mendi Asteburuak emandakoagaz "pozik" geratu dira antolatzaileak

Formatu txikiko ekimenetara jo dute aurten antolatzaileek, eta formatu txiki horretan gauza oso politak lortu direla adierazi dute.

Zapolako guda lerrora egindako bisita antzeztua. Argazkia: Artibai Mendigoizale taldea
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/10/27

Antolaketa prozesutik bertatik hasita Mendi Asteburuaren balorazio oso positiboa egin dute Artibai Mendigoizale Taldekoek. Eragile ezberdinen artean auzolanean aritzeak mendi jardunaldiei ekarpen handia egiten diela azpimarratu dute. Ekintzek, bestalde, harrera oso ona eduki dute.

Momentu honetako egoera ikusita, formatu txikiko ekimenetara jo dute aurten antolatzaileek, eta formatu txiki horretan gauza oso politak lortu direla adierazi dute. “Mendiagaz gozatzeko era desberdinak daude. Mendia oso zabala da, oinez egiteko ekimenak, alpinismo, edo eskaladari buruzko ekimenak antolatu daitezke, eta pozik gaude aukera anitz antolatzea lortu dugulako”. 

Xabier Mujika Smithyk Antsotegin eskainitako hitzaldia oso interesgarria izan zela azaldu dute. “Benetan berezia izan zen. Euskal Herrian ere alpinismoa egin daitekeela erakutsi zuen eta goierritarrak euren mendietan zelan eskalatzen duten ezagutu genuen”.

Zapatuko hitzaldiak ere erantzun ona eduki zuen; Josu Santamarina Otaola arkeologoaren hitzaldiko aforoa bete egin zen. Santamarina arkeologoak 36ko gerrako guda lerroetan egin duten ikerketaren berri eman zuen, eta Zapola inguruan prestatu duten Memoriaren Ibilbidearen berri eman zuten Ahaztuen Oroimena elkarteko kideek. “Horrelako ikerlari batzuk egindako lana ezagutzeko aukera izatea denentzako da oso aberasgarria. Aurretik eginda dagoen bideak lana asko erraztu zien, baina eurek egindako lana herriarentzako ekarpen handia da”.

Josu Santamarina ikerketa azaltzen.

Ibilbidea. Memoriaren Ibilbideko Zapola goiko parteko tartearen inaugurazioa ere arrakastaz egin zen domekan. Eguraldi txarra iragarrita zegoen arren, euriak azkenera arte eutsi zuen, eta bisita antzeztuekin lagunduta, ibilbidea eta historia apur bat ezagutzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek.

Mendi ibilbide antzeztua. Argazkia: Artibai Mendigozale Taldea

Bisita antzeztu bi egin zituzten guztira; lehenengo 12 bat lagun eta gero beste 8 bat elkartu ziren. “Denak pozik geratu ziren han egin den lanagaz; askotan hemen gainean ze altxor daukagun ere ez gara konturatu ere egiten, eta orain, altxor hori edozeinek ikusteko eskura egongo da”. Zapolako ibilbidea seinalez adierazi dute, seinale berde eta zuriz markatuta eta garbituta dago, nahi duenak joateko modura.

Aurrerago ere ibilbide horren inguruko ekimenak antolatzea dute asmoa. “Lehenengo bisita gidatu antzeztua izan da, eta hemendik aurrera gehiago egingo dira”.

Emanaldia. Laugarren urtez, Mendi Film jaialdiko filmak ere eskaini dituzte Mendi Asteburuaren baitan, eta sarrerak berehala agortu ziren. “Eskualde mailan daukagun Mendi Tourreko emanaldi bakarra da, eta plazer bat horregaz gozatu ahal izatea”.

Mendi Filmeko filmen emanaldia. Argazkia: Artibai Mendigozale Taldea

Hiru izan dira aurten eman dituzten filmak, euretako bat Euskal Herrikoa, Harria herria. “Ikusgarria da benetan, eskalada eta dantza bertikala uztartzen dira”. Bigarrena argazkilaritzagaz lotuta, Nebula, “oso berezia eta polita hori ere”, eta azkenetako utzi zuten mundu mailan kritika on pila jaso dituen Cholitas. “Bagenekien oso kritika onak dituela, mundu mailan hainbat sari jaso ditu, eta ikusi ondoren merezi duela ulertzen duzu. Jende guztia geratu zen pelikula horregaz liluratuta”.

Laugarren urtez Mendi Asteburuaren formatua mantendu dute Artibai Mendigoizale Taldekoek, eta daukan erantzun ona ikusita, jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.