Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mikel Agirre hirugarren sailkatu da 3. mailako aizkora txapelketaren Aramaioko kanporaketan

Egindako lanagaz eta emaitzagaz "oso pozik" dagoela adierazi du ondarrutarrak. Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa da bere hurrengo hitzordua, eta Uxue Ansorregi bikoteagaz batera, txapela defendatzera joango da.

Aintzina Monasterio Maguregi
Ondarroa
2020/10/27

2020ko Euskadiko 3. mailako Aizkora Txapelketaren azken bi kanporaketak lehiatu dituzte asteburuan. Zapatuan Agurainen eta domekan Aramaion aritu ziren zortzina aizkolari, eta Mikel Agirre ondarrutarra hirugarren sailkatu zen Aramaioko kanporaketan.

33 aizkolarik izena eman dute aurtengo txapelketan aritzeko, eta hiru kanporaketa jokatu dituzte. Kanporaketa guztietan aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebaki ditu (hau da, 54 ontzako lau enbor), eta kanporaketa bakoitzetik lehenengo bi postuetan geratu direnak sailkatu dira finalera.

Hortaz, sei aizkolari hauen artean erabakiko da aurtengo 3. mailako txapelduna: Alvaro Garcia, Unai Otaegi, Luis Polanco, Yulen Aranberri, Txomin Amundarain eta Julen Olano.

Domekako saioan Polancok (10 minutu eta 27 segundo) eta Aranberrik (11 minutu eta hiru segundo) lortu zituzten finalerako txartelak. 12 minutu eta 57 segundotan burutu zituen lanak Agirrek. Sentsazio “oso onak” eduki zituela, eta emaitzagaz “oso pozik” geratu dela dio ondarrutarrak: “Hirugarren geratzea ondo baloratzen dut. Finaleko ateetan geratu naiz, orain pena ematen du, baina pentatloia prestatzen aritu nintzenez, ulergarria ere bada. Egurrak pixka bat gogorra izan ziren, baina ondo sentitu nintzen”.

Aranberrigaz txandan aritu zen, eta harek aurrea hartu, eta “hari eusten” aritu zela zehaztu du. Ez zen ezustekorik egon, eta faboritoek ez zuten hutsik egin: “Nafarrek ezin izan zuten etorri. Nafarroan maila handiko jendea dago. Aspaldi ez gara lehian elkar ikusi, eta ez dakigu horiek egon izan balira ere zer gertatuko zen. Nafarrak beti dira gogorra, eta maila altua ematea espero zen”.

Kanporaketa polita izan zela eta antolakuntza oso ona izan zela gaineratu du: “Gauzen egoeran kanporaketa egin ahal izate hutsa ere garaipen bat da”.

Trontza txapelketa. Bi aste barru Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa jokatuko du Uxue Ansorregi bikoteagaz batera. Iaz lortutako txapela defendatuko dute, eta horretarako prestatzen ari dira. Oraindik ez dakite zein lekutan lehiatuko duten: “Nahiz eta ziurgabetasun handia egon, gogoz gaude. Denontzat dira momentu zailak. Ez antolatzea ere ulergarria da, baina antolatzen bada, disfrutatu egin behar dugu. Aurrera segitu behar da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.