Jare Ugarteburuk eraman du Alarabiren lehiaketako saria
Markina-Xemeingo merkatari elkartekoek atzo [urriak 27] egin zuten zozketa.
Markina-Xemeingo Alarabi belar dendako Xabi Bereziartua saritutako txartela ateratzen, atzoko zozketan. Argazkia: Hemen be bai Jare Ugarteburu Gandiagak irabazi du Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari elkarteak antolatutako Non dago Alarabi? lehiaketa. Atzo [urriak 27] egin zuten zozketa elkartekoek parte hartzaile guztien artean, eta Ugarteburu izan zen zorionekoa.
Elkartekoek jakitera eman dutenez, guztira, 88 izan dira lehiaketan parte hartu dutenak. “Pozik gaude erantzunagaz”, esan dute.
Lehiaketako parte hartzaileek Alarabiren irudia aurkitu behar zuten herriko 33 komertzioetako lau erakusleihoetan, eta zatiak batuta Alarabi osatu. Lehiaketako irabazleak 120 euroko saria eramango du.