Elkarretaratzeak egin dira gaur [urriak 28] Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroetan. Greba ere deituta dago.
Gaur gaurkoz, eskualde mailan Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition gauzatzen da egitasmoa. Euskaraz hitz egin nahi duenari euskara praktikatzeko konfiantzazko eremu bat sortzen laguntzea da egitasmoaren helburua.
Josu Santamarina Otaola arkeologoaren gidaritzapean, EHUko talde bat ibili da Markinako Sektorea deiturikoan zehar 36ko gerrako katalogazio lana egiten. Zapolazpiko bunkerraren 3Dko digitalizazioa egin dute.
COVID-19aren intzidentzia tasak gora egin duela kontuan hartuta, datozen bi asteetan aurreikusita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Mutrikuko Udalak.
Aste honetan eman du fitxaketaren berri Burgosko taldeak. 2021eko denboraldia egingo du talde horretan.
Bihar edo etzi hasiko da ikerketa geoteknikoa egiten Eptisa ingenieritza enpresa. Lurzoru eta zimendu zundaketa mekanikoak, obrako sartze saiakuntzak eta laginketak egingo dituzte.
Xabalina modalitatearen Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu Igor Jaio aulestiarrak. Teknika eta indarra «asko landu» behar direla azpimarratu du Durangoko Kirol Taldeko atleta gazteak.
Ekitaldia zapatuan [urriak 31] izango da, Durangon. Internet bidez eta hainbat herritan antolatu dituzten proiekzioetan ikusi ahalko da.
Binaka parte hartu beharko da lehiaketan. Azaroaren 15era arte ikastetxeetan, udaleko euskara zerbitzuan, Turismo Bulegoan edo Gaztelekuan eman daiteke izena.
Lekeitio berriro pasa da gune gorri izatera, eta Ondarroak gune gorri izaten jarraitzen du. Mutriku, aldiz, gune gorritik atera da. Atzo [urriak 27] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasu berriak: Markina-Xemein (10), Lekeitio (7), Berriatua (5), Ondarroa (3) eta Etxebarria (2).
Markina-Xemeingo merkatari elkartekoek atzo [urriak 27] egin zuten zozketa.