24 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Ondarroak eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute. Azken 24 orduetan ondoko herrietan atzeman dituzte COVID-19arekin kutsatutako kasu berriak: Ondarroa (8), Lekeitio (5), Markina-Xemein (4), Berriatua (3), Etxebarria (2), Munitibar (1) eta Mutriku (1).
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako 24 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Ondoko herrietan atzeman dituzte kasu berriak: Ondarroa (8), Lekeitio (5), Markina-Xemein (4), Berriatua (3), Etxebarria (2), Munitibar (1) eta Mutriku (1). Ondarroak eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute; 100.000 biztanleko 663,56ko tasa dauka Ondarroak, eta 565,83koa Lekeitiok. Mutrikuk eremu laranjan egoten jarraitzen du, 468,69ko tasarekin.
Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [urriak 28] 17.159 PCR egin zituzten, eta horietatik 1.226 positibo erregistratu zituzten (%7,1). Kasu berri gehienak Gipuzkoan erregistratu zituzten (564); Bizkaian 524 atzeman zituzten, eta 125 Araban. Horiei EAEn bizi ez diren herritarren artean atzemandako 13 kasu gehiago gehitu behar zaizkie.
Hiru lurraldeetan ospitaleratuta daudenen kopurua ere zer edo zer jaitsi da: atzo [urriak 28] 386 pertsona zeuden ospitaleratuta (herenegun baino 19 gutxiago). Eta horietatik 79 daude ZIUn (herenegun baino 4 gehiago).