Hamabost lan saritu dituzte Ondarroako IX. Augustin Zubikarai Ipuin Rallyan
Ipuin rallyan LH5etik DBH4ra arteko 294 ikaslek aurkeztu dituzte lanak. Epaimahaiak lan sarituen "maila altua" azpimarratu du, eta gogorarazi dute ipuin lehiaketa hori etorkizuneko idazle ondarrutarren haztegia dela.
Sari banaketa ekitaldia atzo [urriak 29] egin zen, Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Guztira, lehiaketan LH5etik DBH4ra arteko 294 ikaslek parte hartu dute; LH5 eta 6. mailetako 158 ikasle, DBH1 eta 2ko 61 ikasle eta DBH3 eta 4ko 75 ikasle. Horien guztien artean, epaimahaiak hamabost lan saritu ditu, eta lan horien maila altua azpimarratu dute. Gainera, gogorarazi dute lehiaketa etorkizuneko idazle ondarrutarren haztegia dela.
Parte hartzaileek esaldi batetik abiatuta egin dituzte lanak; Lehen Hezkuntzako ikasleei “eta, handik aurrera, ezin izan genuen kalera irten” esaldia eman zieten, eta DBHkoei “hura izan zen kalean eman genuen azken astebukaera”. Ariketa hori eginda, ondokoak izan dira saritutako idazleak eta lanak:
- LH5 eta 6. mailetako irabazleak:
- Mikel Martinez de Azagra Martinez de Luco eta Eneko Marino Aranbarri: Donostia.
- Eneritz Leon Dávila eta Nikole Urruzuno Diaz: Katbid 20 birusa.
- Unai Etxaburu Zaton: Txertoaren bila.
- Olatz Naberan Gartzia: Nire istorioaren zati bat.
- Elaia Mujika Basterra: Zelako eguna.
- DBH1 eta 2. mailetako irabazleak:
- Xabier Urtega Zendoia: Saskibaloi txapelketa.
- Naroa Badiola Arantzamendi: Sufrimendua.
- Nora Arrasate Vaqueriza eta Nora Etxaburu Arantzamendi: Nire bizitzako unerik txarrena.
- Eneritz Urrosolo Zubizarreta eta June Ibarretxe Noya: Galduta.
- Unai Gallastegi Illarramendi eta Aiora Diez Lado: Gezurtia.
- DBH3 eta 4. mailetako irabazleak:
- Jon Martinez de Azagra Martinez de Luco: Mafiako Donostiako negozioak.
- Oneka Plaza Agirre eta Iraide Badiola Sobradelo: Izarrei oihukatuz.
- Maria Azpiazu Etxaniz eta Nahia Antxustegi Pagoaga: Okerretako tunela.
- Elene Etxaniz Uribe eta Malen Egiluz Uranga: Bigarren familia.
- Maddi Badiola Leon eta Arhane Navarro Arantzamendi: Atzean utzi.
Ekitaldia Herribixik eta Aitor Urkiola Brontxe marrazkilariak gidatu zuten, eta aurkezpena Augustin Zubikarairen bizitza oinarri hartuta egin zuten; Zubikarairen bizitzako pasarte desberdinen errepasoa eta sari banaketa uztartu zituzten. Arantza Atxurra Aranguren Ondarroako Euskara zinegotziak esan zuen gazteek Zubikarai nor izan zen jakitea zela helburua. “Jakin behar dute gure herriko eta Euskal Herriko idazle garrantzitsuenetakoa izan zela, nahiz eta garai eta bizitza oso gogorra jasan behar izan zuen”.