Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Bereziak
    • HAUTESKUNDEAK 2023
    • GEUREAN BAI ZERBITZU GIDA
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Jaurlaritzak astearen erdialdean erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den

Lea-Artibai eta Mutriku
Gizartea

Urkullu lehendakariak esan du ez duela etxeko konfinamenduaz hitz egin nahi, "alarma" ez sortzeko, baina ohartarazi du "dena mahai gainean" dagoela.

2020/11/02
Edu Lartzanguren (Berria)

“Hainbat aukera” ditu Eusko Jaurlaritzak esku artean, eta horien artean legoke “ezinbestekoa ez den ekonomia jarduera oro etetea, etxeratzeko ordua aurreratuta”. Hala esan du Iñigo Urkullu lehendakariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Baztertu egin du martxoan ezarritako etxeko konfinamendua berriz ezartzeko aukeraz hitz egitea: “Horretaz mintzo banaiz, alarma gisa ulertuko da, konfinatu egingo garela”. Baina “dena mahai gainean” dagoela ohartarazi du gero.

“Egoera kezkagarria da, baina orekari begira arituko gara, osasuna eta ekonomia zaintzeko”. Herritarrei esan die ez mugitzeko sei pertsonako burbuilatik kanpo. Aitortu du garraio publikoan ezinbestekoa dela ibilgailu gehiago jartzea, bidaiariak ez pilatzeko, eta Jaurlaritza horretan lanean ari dela gaineratu du.

Azaldu duenez, asteazkenean eta ostegunean aztertuko dute zer neurri beharko den. Izan ere, egun horietako datuek erakutsiko dute bidea. Ordurako ikusi beharko litzateke alarma egoerak ekarri dituen murrizketek zer eragin izan duten kasu berrien kopuruan. Horrez gain, erietxeetako egoerari eta ZIUen okupazioari erreparatuko diete. Ikusten bada orain arteko neurriak ez direla aski, beste neurri batzuk hartu beharko dira, Urkulluren esanetan. Horien artean legoke «lan eta hezkuntza jarduerei eustea eta gainerakoa ixtea».

Osakidetza ez hondoratzeko “tartea” badagoela nabarmendu du. Adierazi duenez, Jaurlaritzak 340 milioi euro gehiago bideratu ditu Osasun Sailerako, eta langile kopurua %8,3 handitu du. Horri aurre egiteko “zorpetu” egin beharko dela adierazi du, baina “murrizketarik gabe”.

Aurreko astean eta asteburuan gertaturiko istiluen inguruan, esan du “antolatuta” zeudela eta ez zela pertsona gutxi batzuen kontua izan. Halere, adierazi du ez dakiela horien atzean “ideologia” bat dagoen. Edonola ere, horiek oraindik ere “terrorismo” gisa deskribatzen dituela gaineratu du, eta “ezarritako ordena hankaz gora jarri” nahi izan dutela.

Erlazionatutako edukiaAzken egunetako DATUAK!Jaurlaritzaren dekretuaren gakoak, puntuz puntu

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

    Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 94-684 44 36
    • lea-artibai@hitza.eus
    • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.