Azken orduetan 13 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Kasu gehien Lekeition atzeman dituzte (5). Besteak ondoko herrietan erregistratu dituzte: Etxebarria (2), Munitibar (2), Markina-Xemein (1), Ondarroa (1), Ziortza-Bolibar (1) eta Mutriku (1). Ondarroak eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute.
Atzo [azaroak 2] COVID-19arekin kutsatutako 13 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun: 5 Lekeition, bina Munitibarren eta Etxebarrian, eta bana Markina-Xemeinen, Ondarroan, Ziortza-Bolibarren eta Mutrikun. Ondarroak eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute; 100.000 biztanleko 826,54ko tasa dauka Ondarroak, eta 717,64koa Lekeitiok.
Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [azaroak 2] 11.886 proba egin zituzten (10.921 PCR eta 965 antigeno). Eta horien guztien artean, 1.120 positibo (%9,4) erregistratu zituzten (936 PCRtan eta 184 antigenoetan): 113 Araban, 506 Bizkaian eta 490 Gipuzkoan. Horiei EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandako 11 kasu berri gehitu behar zaizkie.
Hiru lurraldeetako ospitaleetan ospitaleratuta daudenak 469 dira (herenegun baino 9 gutxiago). Eta horietatik 106 daude ZIUn (herenegun baino 2 gehiago).
Joan den astean [urriak 26tik azaroak 1era] Lea-Artibain eta Mutrikun COVID-19arekin kutsatutako 172 kasu erregistratu zituzten; kasu gehien Ondarroan atzeman zituzten:
- Ondarroa: 45
- Lekeitio: 37
- Markina-Xemein: 37
- Berriatua: 21
- Etxebarria: 12
- Mutriku: 8
- Munitibar: 6
- Ispaster: 4
- Aulesti: 2