Azken orduetan 17 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Atzo [azaroak 3] ondoko herrietan erregistratu zituzten COVID-19arekin kutsatutako kasu berriak: Markina-Xemein (8), Lekeitio (6), Etxebarria (1), Ziortza-Bolibar (1) eta Mutriku (1). Azken egunetan Lekeition atzemandako kasu berrien gorakada dela eta, atzora arteko datuekin, 100.000 biztanleko 800,44ko tasa dauka.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako 17 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Ondoko herrietan atzeman dituzte kasu berriak: Markina-Xemein (8), Lekeitio (6), Etxebarria (1), Ziortza-Bolibar (1) eta Mutriku (1). Ondarroak eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute, baina azken egunetan Lekeition Ondarroan baino kasu berri gehiago atzeman dituztela eta, 100.000 biztanleko tasan Lekeitio eskualde mailan egoera txarrenean dagoen herria da. Lekeitiok 100.000 biztanleko 800,44ko tasa dauka, eta Ondarroak 745,05ekoa.
Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [azaroak 3] 15.611 proba egin zituzten (14.221 PCR eta 1.390 antigeno). Eta horien artean, 1.425 positibo (%9,1) erregistratu zituzten (1.201 PCRtan eta 224 antigenoetan): 630 Gipuzkoan, 623 Bizkaian eta 163 Araban. Horiei EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandako 9 kasu berri gehitu behar zaizkie. Kasu gehienak 40-64 urte bitarteko herritarren artean erregistratzen jarraitzen dute.
Ospitaleratutakoei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak esan du ospitaleratutakoen datua arratsaldean emango dutela. Bai aldiz, ZIUn daudenak: 107. Azken datu hori ere egunez egun gorantza doa.