Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ostalaritza itxi eta mugikortasuna gehiago mugatu du Jaurlaritzak

Etxeratze agindua ere ordubete aurreratu dute; 22:00etatik 06:00etara pertsonen zirkulazioa mugatuta egongo da. Neurriak zapatuan sartuko dira indarrean [azaroak 7], eta azaroa osoan egongo dira indarrean. Lehendakariak esan du ezinbestekoa dela neurri berriak hartzea eta ezinbestekoa dela orain egitea.

Josu Erkoreka lehen lehendakariordea, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Gotzone Sagardui Osasun sailburua, LABIren bileran. Argazkia: Irekia
Eider Mugartegi eta Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/11/05

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) bilera egin da gaur [azaroak 5]. Horretan, astelehenetik aurrera [azaroak 9] indarrean egongo diren neurri murriztaile gehiago ezartzea adostu dute Iñigo Urkulluk eta batzordeko gainerako kideek, “ezinbestean”. Neurri berriak azaroa osoan egongo dira indarrean. Neurri berriak:

  • Pertsonen mugikortasuna mugatuta egongo da 22:00etatik 06:00etara. Sanchezek etxeratze agindua 22:00ak baino lehen ezartzea onartu ez dionez, indarrean dagoen legeari jarraituz, etxeratze agindua ordubete aurreratzea adostu dute.
  • Jarduera sozioekonomikoak (merkataritza establezimendu guztiak): Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera itxita egon beharko dute. Neurri horrek merkataritza establezimendu guztiei eragingo die, farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
  • Ostalaritza eta jatetxeak: Itxita egon beharko dute. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Neurri honetatik kanpo geratzen dira gasolindegietan, osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu guneetan sartzen diren jatetxe zerbitzuak.
  • Kultu jarduerak: aforoa %35ekoa izango da, eta 21:00etako amaitu beharko dira. Profesionalak ez diren musika eta ahots entsegu kolektiboak edo dantza entsegu kolektiboak bertan behera geratzen dira.
  • Kultura ikuskizunak: 21:00ak baino lehen amaitu behar dira.
  • Taldeko kirol jarduerak: Taldeko edozein kirol jarduera etetea adostu dute, lehiaketa profesionala edo erdi profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri edo herri inguruneetan egiten denean.
  • Joko eta apustu establezimenduak: itxita egon beharko dute.
  • Garraio publikoa: 22:30ak izango dira lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

Iñigo Urkulluk esan du datuak  kezkagarriak direla: “Datuak ez dira lasaigarriak. Gure inguruan, birusaren transmisioa gero eta handiagoa da. Egoera gero eta kezkagarriagoa da. Ospitaleetan ere egoera okertzen ari da. Ospitaleak kolapsatzeko moduan ez badaude ere, hori mehatxu bat da. Ezinbestekoa da transmisioa eteteko neurri berriak hartzea eta ezinbestekoa da orain egitea”. Gaineratu dutenez, neurri berriak “beste konfinamendu bat saihesteko” hartu dituzte.

Laguntzak. Lehendakariak gaineratu du LABIren barruan pandemiak eragindako sektoreentzako laguntza-ildoen balorazio bat partekatu dela; merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko laguntzak aztertu dituzte. Eusko Jaurlaritzak laguntza-programa guztiak indarrean mantentzen dituela gogorarazi du, eta kaltetutako sektoreekin zuzeneko harremanetan jarraituko dugu, planteatzen diren beharrei hobeto erantzuteko.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: eskualdeko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.