Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Uhagon Kulturgunea, bizi-bizirik

Hamabost urte bete ditu aurten Uhagon kulturguneak. Hamabost urte ekimenez bete. Hasierako espazio hutsak herritarrez betetzen joan dira urterik urte kulturgune bizi bat bilakatzeraino.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/11/05

Hilabete honetan ere kultur ekimenez beteriko egitaraua jaso dute etxean markina-xemeindarrek. Bi orritako postala, irudi ezberdinekin apaindua, eta era askotako eskaintzez beterik. Musika, antzerkia, ikastaroak, tailerrak, erakusketak… kulturaz gozatzeko hamaika aukera. 15 urte dira etxera iristen hasi zela; orri bakarrekoa hasieran, txikiagoa batzuetan, handiagoa besteetan, baina, batez ere, herritar guztiei begira egindakoa, txiki, gazte eta handi. Urte hauetan guztietan ehunka proposamen eta artisten zerrenda amaigabea ekarri ditu Uhagon kulturguneko egitarauak, eta asko dauka eskaintzeko oraindik.

15 urte bete ditu aurten Uhagonek, eta eten barik jarraitzen du aurrera kulturgunearen eskaintzak. Eraikina inauguratu zuteneko gela hutsak bete beterik daude egun; kultur eragile, sortzaile, zale eta oro har, herritar guztien topagune bihurtu da. Kultur ekintzetarako erabiltzeagaz gainera, herriko talde eta elkarteek ere eskuragarri dituzte instalazioak, bertan egiten dituzte bilerak edota entseguak Emeki, Zerutxu eta Eskolarteko Gurasoen Federaziokoek, besteak beste. «Horretarako da kultur etxea, mugimendu bat egon behar du», diote aho batez Aintzane Gandiaga eta Tere Bringas Uhagoneko kultur kudeaketaren ardura daramaten Uhagon Kultur Elkarteko kideek. «Ez da etxe estatiko bat, herriko ehun soziokulturalaren parte izan behar da. Eraikin zabala eta bizia izatea da helburua».

Nazioarteko izarrak eta artista ezagun asko igaro dira 15 urtean Uhagonetik

Herrian kultur eskaintza bat sortu eta jendeak kultur eskaintza horretan parte hartzea ziren hasierako helburuak, eta horrela, hainbat diziplinatako artistak egon dira Uhagonen. Nazioarteko izarrak eta artista ezagunak igaro dira kulturgunetik: Belako, Katamalo, Dawn Landes, Eleanor McEvoy, Ruper Ordorika, Javier Muguruza, Iñaki Salvador, Ramon Barea… JazzBlues zirkuituan egon zen kulturgunea, eta hortik nazioarteko izar askoren presentzia. Baina horren entzutetsuak ez diren artistak eta herriko eta ingurukoak ere une eder asko oparitu dituzte. «Denak dira ongietorriak. Kulturan eskaintza handia dago, eta izen zehatz batetik harantzago heltzea dugu helburu».

Handitik txikira. 2008ra arte, krisia sartu aurretik, frontoian ekitaldi gehiago antolatzen zituzten; urtean lau bat. Hala, Kukai edota Tantaka igaro dira bertatik. 2008tik aurrerako diru faltak, ordea, formatu handiko ikuskizunak gutxitzea eta txikiak gehitzen joatea eragin zuen. «Hilean gauza handi bat ordaintzea baino nahiago dugu kultura aktibo bat edukitzea. Kultura egunerokotasunean presente egotea nahi dugu Uhagon elkartearen eta herriko beste taldeen bidez, eta herritarren kultur zaletasunean eragin».

Kultur zaletasuna piztea da, izan ere, gaur egun daukaten erronka nagusienetariko bat. «Kultur arloari lotutako hainbeste talde eta jende interesgarri dago gauzak egiten, bai musikan bai antzerkian baita beste diziplina batzuetan ere, eta gure helburua kulturarenganako jakin-mina eta interesa sortzea da. Herritarren eguneroko dinamikaren barruan kultura sartzea». Ondorengo belaunaldietan jarrita daukate batez ere begirada. «Kulturarekiko grina helarazi behar diegu».

Kultur eskaintza anitza, publiko ezberdinentzat eta kalitatezkoa, horixe da helmuga nagusia, baina ez bakarra. Herriko beste elkarte eta taldeekin hartu-emana egotea ezinbestekotzat jotzen dute, eta hartu eman hori sendotzen joan da urte hauetan guztietan. «Kultur eragile eta bitartekari ere bagara; kultur ekintzak antolatu eta herriko beste taldeen lana errazteko edo laguntzeko gaude. Talde asko daude Markina-Xemeinen, eta oso dinamikoak, gainera». Bide horretatik, Zinemaren Lagunak taldearen babesle gisa ari dira azkenaldian; elkartearen ideia lagundu dute, eta hilean behin film bat ekartzen ari dira herrira, eta arrakasta handia izaten ari da egitasmoa.

Plan estrategiko bat egitea daukate aurrera begirako asmoen artean

Ikastaroek ere hasieran espero ez zuten pisua hartu dute. Bi ikastaroetatik hasi, taichi eta saloi dantzak, eta gaur egun aukera zabala dago. Beterik daude denak. Gimnasia luzaketan eta taichin egoera normalean 100 lagun egon ohi dira.

Uhagon eraikin handia da, baina espazio txikietan zatituta dago. Ezaugarri horrek eragozpenak ekarri ditu formatu handiko ikuskizunak ekartzerako orduan. Baina moldatzen jakin dute, eta kanpoko espazioez baliatu dira, espazio faltagatik batez ere, baina baita ere kultura herritarrengana hurreratzeko. Uhagoneko lorategian, Arkupean, Plazabarripean… batez ere udan espazio berrietara zabaldu dira era askotako ikuskizunak.

Plan estrategiko bat egitea daukate aurrera begirako asmoen artean, hemendik denbora batera Markina-Xemeinek kultur arloan non egon nahi duen zehaztu eta norabide horretara pausoak zuzentzeko. Arte diziplina ezberdinak bateratuko lituzkeen leku bat ere badaukate ametsen artean. «Musika Eskola badago, eta besteetarako lekua faltako litzateke. Harrobi bat izango litzateke, etorkizuneko artisten sorburu. Oinarria sendo dago, eta urrats berri bat eman behar dugu, horretarako ezinbestekoa da udalagaz eta herriko taldeekin eskutik joatea».

Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena
Uhagon, 15. urteurrena

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.