Lekeitioko Ikusgarrik proiekzioen ordutegia aldatu behar izan du
Eusko Jaurlaritzak atzo [azaroak 5] iragarritako neurri berrien aurrean, Lekeitioko Ikusgarri zine aretoko arduradunek astebururako programatutako filmen proiekzioak orduz aldatu behar izan ditu. Izan ere, kultur ekitaldiak 21:00etarako amaitua egon behar dute.
Ondorioz, azaroa osoan, eta aldaketa berririk ezean, gazteen saioak 16:30ean eskainiko dituzte, eta nagusien saioak 19:00etan. Asteon, hain zuzen ere, nagusientzako Sentimental filmaren proiekzioak zituzten aurreikusita. Beraz, zapatuan, domekan eta astelehenean [azaroak 7-8-9] 19:00etan izango dira.