%90eko arrakasta duen txertoa sortu duela esan du laborategi batek
Pfizer eta BioNTech-en artean garatutako txertoa urte amaieran erabiltzen hastea espero dute.
Koronabirusaren aurrean %90eko arrakasta duen txertoa sortu duela esan du AEBetako Pfizer laborategiak. Dena ondo bidean joanez gero, Alemaniako BioNTech botika ekoizleagaz elkarlanean garatutako txertoa urte amaieran erabiltzen hasi ahalko direla esan dute. Ordurako 50 milioi dosi ekoizteko guza izango direla uste dute bi konpainiek. 2021 amaierarako beste 1.300 miloioi dosi ekoiztuko dituztela ere esan dute.
Europako Batasunak, hain zuzen ere, 200 milioi dosi eskuratzeko hitzarmena sinatuta du horiekin, geroago beste 100 milioi saltzeko aukeragaz. Pfizer/BioNTech laborategiak hirugarren faseko probak egin dituzte txertoagaz; 43.000 pertsonakin probatu dute. Diotenez, proban parte hartu duten pertsonen %90 babestu ditu txertoak.